Gaur Martxoak 29a da, greba orokor eguna. Smash gaur goizean “Retiro” parkean bideo berri bat sortzen egon da LEINNMadrilentzat.
Bideo hau egiteko arrazoia atzo goizean Madrileko HUB-ean egon ginela da, batzuen lehen aldia zenez bisita txiki bat egin genuen eta dena ongi ikusi ondoren eta bertako batzuekin solasaldi batzuk eduki ondoren LEINN Madrileko instalazio berrietara joan ginen @plazcor -rekin berari laguntzeko asmotan. Bertatik atera genuen ideia honako hau izan zen, hurrengo urtean LEINN Madrilen egongo denez, ezagutzera emateko bidea topatzea gure laguntzaren bitartez.
Gure eguna goizeko 8:30-etan hasi da betiko dutxa motzarekin. 10:30tn etxetik abiatu gara Retiro parkerantz eta bertan bideoaren planteamendua pentsatzen jarri gara, nola egin, zer adierazi nahi dugun… Dena antolatu ondoren batzuk etxera etorri gara bazkaltzera gero protestatzeko asmotan eta beste batzuk arratsaldean BBVA innobazio zentrora joan dira. Hauek aurrerago azalduko dute zer ikusi eta ikasi duten gaur arratsaldeko hitzaldian.